GAUR8 - mila leiho zabalik
BEHATXULOTIK

Pierre loti Hendaian, Hondartzako frontoian


Pierre Loti 1850eko urtarrilaren 16an jaio zen Rocheforten, familia protestante batean. Bere anaiak eraginda, Bresteko Itsas Eskolan sartu zen eta 1881ean Hendaian jarri zuen bere bizilekua, Bidasoan kokatutako «Javelot» kostazainaren komandante izendatu zutenean. Garai horretan ezagutu zuen Otharre pilotaria, eta Lotik honela definitu zuen: «Lagun eta kontrabandista». Hortik datorkio pilotarekiko zaletasuna, 1897an Lotik Hendaian hondartzako frontoian egindako argazkietan agertzen den bezala, testu hau ilustratzen duena kasu. 1897an idatzi zuen, halaber, bere lanik ezagunenetako bat, ”Ramuntxo”, 1938an lehen aldiz zinemara eramana izan zena. Hamaika irudi utzi dizkigu bere bidaiei buruz; Palestina, Senegal eta Turkia, besteak beste. Bisitatzen zituen herrialde horietan bertako janzkerarekin argazkiak atera zituen. Hendaian hil zen 1923an.