26 NOV. 2022 «Hiriberri Arakil: Artzain bertsolaria», Roldan estudioan FOTO ROLDAN. NAFARROAKO ERREGE ARTXIBO NAGUSIA. Juantxo EGAÑA 1924an, Iruñeko Roldan estudioa –Jose Roldan Bidaburu fundatzailea arrasatearra bazen ere–, hurrengo urtean Madrilen egitekoa zen erakusketa baterako Nafarroako jantziei buruzko argazki sorta bat egiten ari zen. Kasu honetan, irudian ikus daitekeena Arakil bailarako artzain baten erretratu anonimoa da. Erretratu saila Nafarroako Eskualdeko Jantziaren Batzordearen enkargu bat izan zen. Urte batzuk geroago, 1928an, argazki hau, beste batzuekin batera, Jose Maria de Huarte y Jauregui Nafarroako Errege Artxiboko artxibozainburua izan zena prestatzen ari zen Nafarroa eskualdeko jantziari buruzko album baterako hautatu zuten. Proiektu horretan, argazkiak “Hiriberri Arakil: artzain bertsolaria” izenburua zuen. Urtebete geroago, 1929an, Navarra Artistica izeneko postalen album bat argitaratu zen, eta bertan artzain hori berriro agertzen zen.