Juantxo EGAÑA

BENJAMIN HUARDEN BEGIRADA IPAR EUSKAL HERRIARI

(BENJAMIN HUARD. BAIONAKO MEDIATEKA)

Baionako Mediatekak, duela urte gutxi batzuez geroztik, jatorriz Bloisekoa zen argazki zale batek, Benjamin Huardek, XIX. mende amaieran egindako irudiak gordetzen ditu argazki-funtsen artean. Lanbidez harakina zen Huard. Egileak album batean sartu zituen berak eta bere familiak Iparraldera egindako bidaietako argazkiak. Bidaia horien arrazoia Marie Rose Dandale emazteak Lapurdiko hiriburuarekin zuen familia-harremana zen. Biarritz, Baiona eta Donibane Garazi dira argazkietan jaso zituen hirietako batzuk; saltokiak, merkatua, zubiak, hiri horien ikuspegi orokorrak baita landa-eremuko irudiak ere. Egin zuen irudirik esanguratsuenetako bat Biarritzeko Toki Eder etxea da, euskal estilo berriko lehen etxea. Artikulua ilustratzen duten bi irudiak 1898an eginak dira, Baionan.

Benjamin HUARD. BAIONAKO MEDIATEKA.