GAUR8 - mila leiho zabalik

Arturo Campion idazleak 1930ean jasotako omenaldia

(PASCUAL MARIN. MARIN FUNTSA. KUTXATEKA.)

1930eko ekainaren 29an, Eusko Ikaskuntzak Arturo Campion idazleari omenaldi hunkigarria egin zion. “La Voz de Guipuzcoa” egunkariko zutabegileak bi egun geroago idatzi zuen omenaldiari buruz: «Julian Elorzak lan ederra irakurri zuen Campionen lana goraipatuz, lau euskalkien gramatikaren egilea izan baitzen historialari eta hizkuntzalaria. Campion euskaldunari gorazarre egin zion, haren elezaharretan historialaria eta abertzalea ikusten baita. Campion Euskal Herriari guztiz eskainitako kasua da, eta adibiderik ederrena». Denboraren joan-etorriak hondatutako artikulua ilustratzen duen argazkian, urte hartako uztailaren 1ean “El Día” arratsaldez argitaratzen zuten egunkarian, Arturo Campion agertzen da Gipuzkoako Foru Aldundian zegoen Eusko Ikaskuntzaren liburutegian, bere bustoaren aldamenean eta, besteak beste, baita Julian Elorza elkarteko lehendakaria, Ricardo Añibarro Gipuzkoako Foru Aldundiko presidentea, Ignacio Baleztena eta Manuel Irujo diputatu nafarrak, Francisco Javier Arbizu Iruñeko alkatea, Resurreccion Maria de Azkue Euskaltzaindiko lehendakaria eta Julio Urkijo “Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkari!”ko zuzendaria ere. Julio Altadill eta Juan Pedro Passicot ere agertzen dira.