GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

Gazan infernua, errudunak, errugabeak eta deabrua


Gazak pairatzen duen setioa gainditu eta Hamasek inguruko herri eta kibbutz israeldarretan egin zuen sarraskiaren ondoan, infernua bilakatu da 2007az geroztik munduko kontzentrazio eremurik handiena bilakatu den Lerroa.

1.400 judutar, militar, gazte zein kibbutzetako biztanle erail eta 200 bat gatibu gisa eraman ondoren, Israelek orain arte ikusi ez den -eta ikusi dira- bonbardaketa kanpaina hasi zuen Gazaren kontra, Hamas guztiz ezabatuko zuela ziurtatuz. Bide batez, erreserban zeuden 360.000 israeldarrei deitu eta, Lerroan sartzeko asmoarekin, tankeak bildu ditu inguruan. Egunetik egunera gora doaz eraildako palestinarrak, eta lerro hauek argitaratzen direnerako 4.000tik gora izango dira, 5.000 ez badira jada. Errugabeak zeintzuk diren argi dago. Errudunen kasuan, alde batek eta besteak elkarri leporatzen diote oro. Deabrua? 4.000 urtetan gerran diharduten erlijio monoteistak, deabru kontzeptua asmatu zutenak, ez ote dira eurak deabrua?