28 SET. 2024 IKUSMIRA Kaxmirko emakumeek nahiago dute «selfie»-rik gabe bozkatu (Yawar NAZIR | GETTY IMAGES) Asier Aiestaran Srinagarreko hautesleak, Indiaren agintepean dagoen Kaxmirko hiri nagusikoak eta eskualde horretako beste bost barrutietakoak, hauteskunde erregionalen bigarren faserako hautetsontzietara hurbildu ziren aurreko asteazkenean, hamarkada batean lehen aldiz eskualdeko botere legegile propioa aukeratzeko. Hauteskunde hauek, tradizionalki, etapa desberdinetan banatuta egin izan dira, lurraldean nabaria den tentsio politikoa areagotzea saihesteko eta lurraldeen arteko segurtasuna bermatzeko. 1989az geroztik matxinada eta hauteskunde boikotak izan dituen eskualdea da, munduko lurralde militarizatuenetakotzat jotzen dena, eta segurtasun neurri indartuen eta nazioarteko begiraleen zaintzapean dago egunotan. Agian horregatik, afixak ipini dituzte «demokraziaren festan» bozkatzera dei eginez, baina argazkian argi ikusten da oraindik segregatuta bozkatu behar duten emakumeek ez daukatela argazkian ateratzeko gogo handirik. Zergatik ote?