Ohar baten bitartez, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak «poztasuna» adierazi du Sortu alderdi politiko bezala legeztatu duen Auzitegi Konstituzionalaren sententzia dela-eta.
Gogoratu dutenez, 2010eko irailetik Lokarrik bi baldintza aldarrikatu ditu bake prozesu itzulezin batentzako: «indarkeriaren behin betiko amaiera eta sektore politiko guztien legeztatzea». Gaurko epaiarekin, ETAk iragan urriaren 20an borroka armatuaren bukaera iragarri zuenez, bi baldintzok beteak direla adierazi du Lokarrik.
«Orain ez dago aitzakiarik. Egiazko politikaren unea da, hitz egiteko eta elkarlanean aritzeko unea, indarkeria edo ilegalizazioen bidez inor baztertua izango ez den bizikidetza baterantz aurrera egiteko modua», azaldu du.
Música
«Es necesario cambiar la percepción que los jóvenes tienen sobre los coros»
Mundo
Aprovechar la red para seguir tejiendo la solidaridad vasca con el Sahara
Euskal Herria
Asociaciones memorialistas recurren contra el Ayuntamiento en favor de demoler Los Caídos
Euskal Herria
Fallece el navarro Ricardo Insausti, referencia mundial en la lucha contra el Alzhéimer
Música