NAIZ.INFO
DONOSTIA

Eduardo Perez presoa gose greban dago Picassenteko espetxean

Eduardo Perez presoak gose grebari ekin dio Picassenteko espetxean isolamendu egoeran dituen kideen inguruko informaziorik ez diotelako ematen.

Manex Castro eta Sergio Polo euskal preso politikoak isolamendu egoeran daude uztailaren 17an Picassenteko espetxean preso sozial batekin izan zuten liskarra tarteko.

Liskarraren unean Eduardo Perez ez zen bertan aurkitzen eta ez zen ohartu kideak isolamendu egoeran jarri zituztenik. Kideengatik galdetu eta erantzunik jaso ez zuenean, planto bat burutzea erabaki zuen Perezek.

Orduan, funtzionarioek ziegara sartu zuten modu bortitz batean. Egoera horren aurrean, eta kideen inguruko informaziorik ezean, gose grebari ekitea erabaki du Eduardo Perezek .