Londresko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da Juan Jose Aranburu irundarra, tiro olinpikoko skeet modalitatean hogeita hirugarren postua lortu baitu sailkapen fasean. Hogeigarren postuan amaitu zuen atzoko eguna. Hiru postu galdu ditu, beraz, gaurkoan.
25eko puntuazio maximo baten baitan, 23, 22, 24, 24 eta 22 puntu lortu ditu, hurrenez hurren, bost txandatan banatuta.
Egungo txapeldun olinpiko den Vincent Hancock estatubatuarra izan da hoberena sailkapen fasean eta bera da urrea irabazteko hautagai nagusia.
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia jarraitzeko, sartu NAIZen webgune berezira.
Euskal Herria
Pradales invita a Muguruza a un debate «honesto» tras la polémica por su actuación en Martutene
Deportes
Alex Txikon regresa al Himalaya con el objetivo de hollar la cima del Annapurna en invierno
Euskal Herria
Asiron confía en alcanzar el máximo consenso en torno a Los Caídos pese a las discrepancias
Deportes
Suspenden el Maratón de Donostia por las fuertes rachas de viento
Euskal Herria