Olinpiar Jokoak aurrera egiten ari dira, baina oraindik badira euskal kirolari batzuk txapelketari ekin ez diotenak. Horietako bat da Leire Olaberria Ikaztegietako pistako txirrindularia. Gaur ekingio dio lehiari Olaberriak eta omnium modalitatean hartuko du parte.
Proba ezberdinez osatutako modalitatea da omniuma, alor ezberdinak kontrolatzea, beraz, oso garrantzitsua izango zaio. Hiru lasterketa lehiatuko ditu gaur Olaberriak, eta beste hiru bihar.
Domina olinpikoa lortzeko asmotan iritsi da Londresera, abenduan lehiatu zuen Munduko Kopako lasterketa batean urrezko domina irabazi eta gero.
Egun garrantzitsua izango da gaurkoa Xabi Fernandez eta Iker Martinezentzat. Sailkapen nagusian atzeratuta jarraitzen dute eta gaur erabakiko da dominak lortzeko estropadan izango diren edo ez.
Eskubaloian, Espainiako gizonezkoen selekzioak, non hiru euskal kirolarik jokatzen duten, Kroaziaren aurka jokatuko dute, begiak final laurdenetako neurketan jarriak dituztela.
Jarraitu Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian.