51 espetxetan banatutako 420 preso politiko inguru borrokaldian daude Etxeraten azken datuen arabera egoera larrian aurkitzen den Iosu Uribetxeberriaren egoera salatu eta haren berehalako askatasuna eskatzeko.
Horietatik gehinenak gose greba mugagabeari ekin diotela azaldu du presoen senideen elkarteak. Hala ere, bestelako ekimenak ere ari dira egiten Etxeraten arabera, itxialdi, elkarretaratze eta baraualdi txandakatuak tarteko.
Bestalde, Herrira mugimenduak Uribetxeberriaren aldeko ekimenekin jarraituko duela adierazi du. Modu horretan, bihartik aurrera egunero mobilizatuko dira Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñean.
Sinn Fein alderdiak ere bere elkartasuna adierazi dio preso arrasatearrari.
Deportes
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Euskal Herria
Fallece Koldo Anza, hermano de Jon Anza y extrabajador de la Real
Economía
«Esto es un mazazo; con 50 años, ¿adónde vas?», el drama de los trabajadores de BSH
Música
Fermin Muguruza, 40 años de lucha y compromiso
Euskal Herria