NAIZ.INFO
DONOSTIA

Etxerat: «Ezinbestekoa da beste gaixo larriak etxeratzea»

Uribetxebarriarekin bizi izan den egoera «ezin da errepikatu» Etxeraten ustez. Senideek «samin eta kezka handiz» bizi izan dutela egoera adierazi du eta berriz antzekorik izan ez dadin gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoek etxean egon behar dutela.

Auzitegi Nazionalak Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna berretsi ostean «egorea errepika ez dadin» gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamahiru presoak etxean izatea ezinbestekoa dela esan du Etxeratek.

Azken egunetan izan diren gora-beherak «justifika ezinak» direla esan dute preso politikoen senideen elkartetik eta «samin eta kezka handiz» bizi izan dituztela. Arrasateko preso politikoa «egoerarik muturrenekoenera» eraman dute salatu dute Etxeratetik eta aurrez ezarri zioten zigorra beste zigor batekin osatu nahi izan dutela.

Espainiako Gobenuak «mendekuz betetako espetxe politika azkeneraino» eramateko helburua erakutsi duela uste dute eta prest direla horretarako eskubideak urratzeko. Euren senide eta lagunak etxean izan arte lanean jarraituko dutela adierazi dute.