Estrasburgon burututako bilera erronda eta ekimenaren ondoren, Herrira mugimenduak espetxe politika aldatzeko aldarrikapena Euskal Herriko hainbat plazara eraman du gaur.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak berak errefusatu duen 197/2006 doktrinaren bukaera eta larriki gaixo dauden 13 euskal preso politikoen askatasuna galdegin du.
Bilbon eginiko elkarretaratzean Herrirako kide Beñat Zarrabeitiak adierazi duenez, 60 bat herritan burutu dira euskal presoen aldeko ekimenak.
Zarrabeitiak Parot doktrina izenez ezaguna den neurria desagertzeko beharra nabarmendu du, «neurri honek ez duelako lekurik Europar Batasunaren baitan».
Bilboko Brankak jasotako adierazpenen arabera, «norabide positiboan urratsak emateko garaia» dela azaldu du Zarrabeitiak eta, ondorioz, «iraganari eta gatazkari iltzatutako neurriak mantenetzea» ezinezkoa dela azpimarratu du.
Dei egin dio euskal jendarteari bide horretan lan egin dezan.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes


