![Ezkerretik eskuinera, Joseba Gezuraga, Irune Soto eta Josu Murgia. (BILDU BIZKAIA)](/media/asset_publics/resources/000/016/518/article_main_landscape/bildu_bizkaia.jpg)
EH Bilduk agerraldi batean gogora ekarri duenez, EAJk 2013ko aurrekontuak aurrera ateratzeko duen aukera bakarra PP abstenitzea da. Koalizio abertzaleak berak osoko zuzenketa aurkeztu zion astelehenean aurreproiektuari, eta PSEk gauza bera egin zuen atzo. PPk, aldiz, zuzenketa partzialak aurkeztu ditu.
Joseba Gezuraga, Irune Soto eta Josu Murgia batzarkideek gogoratu dutenez, iaz PPren abstentzioari esker lortu zuen Jose Luis Bilbaok aurrekontuak onartzea. Bi alderdi horiek eredu ekonomiko berbera defendatzen dutela uste du, eta horren adibidetzat jarri du Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela «neurri bakar bat bera ere hartu Madrildik datozen murrizketen aurrean».
EAJri zergatik ez den oposizioaren babesik lortzeko gai izan hausnartzeko eskatu diote, eta «beste aurrekontu eredu baten alde» lan egiteko prestutasuna adierazi dute. «EAJri eskatzen diogu autokritika egin dezala, porrot egin duen eredua albo batera utzi dezala eta bizkaitarron gizarte eskubideak ipini ditzala lehentasun gisa», nabarmendu dute.
![0702_egu_lasserre](/media/asset_publics/resources/001/132/262/article_thumb_horizontal/0702_egu_lasserre.jpg)
Las triangulares exponen las incoherencias del pacto republicano
Una superviviente de cáncer de mama lleva un año a la espera de una mamografía en Osakidetza
![Izagirre-naiz](/media/asset_publics/resources/001/132/584/article_thumb_horizontal/izagirre-naiz.jpg)
«Sasoi hasieran gosearekin nengoen baina orain zalantza asko ditut; ez dakit zer gertatuko den»
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)