Euskal Herriko puntu desberdinetatik iritsitako berrogei Herrira Bilgunetako kideak Arrotxapeako auzo iruindarrean bat egin dute eta, bertan burututako agerraldian, ‘Parot doktrina’ delakoa bertan behera uzteko eskatu dute.
Gogoratu dutenez, Estrasburgoko Auzitegiaren Areto Nagusiak Ines del Rio presoaren kasuan emandako ebazpenari Estatu espainolak jarritako helegitea aztertuko du datorren martxoaren 20an.
Herrirako kideen aburuz, «berebiziko garrantzia» izango duen erabakia jakinaraziko du Estrasburgoko Auzitegiak datozen hilabeteotan, Del Rio preso tafallarrari ez ezik, zigorra luzatua daukaten 73 presoei ere eragiten baitie.
Hori dela-eta, 197/2006 doktrinaren aurka deituko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
Agerraldiaren ondoren, manifestazioa egin dute Arrotxapeako kaleetan.