Aralarrek «arduraz eta suminduraz» jaso du 24 saharaui zigortzen dituen epaia. «Berme gabeko epaia izan da Mohamed VI agintariaren erregimenak egin duena», salatu du Jon Iñarrituk.
Diputatuak «zigorrak erabat injustuak» direla nabarmendu du, «zigor luzeegiak eta probarik gabe kondenatuak izan direnak». «Herri oso bat epaitua izan da, epaiketa zeharo politiko batean. Marokoren helburua Saharar herriaren aldarrikapenak zapaltzea eta ixilaraztea izan da. Argi eta garbi, herri horrek Marokogandik pairatzen duen errepresioaren adibide bat da», gaineratu du Inarrituk.
Ildo horretan, Aralarrek epaituen berehalako askatasuna eskatu du du eta Marokori eskatzen dio behingoz Saharako gatazka konpondu dezala, autodeterminazio eskubidea errespetatuz.

Euskal Herria
La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA
Euskal Herria
Zornotza, la landa de los rojos

Euskal Herria
Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Euskal Herria
Gernika recuerda el «atroz» bombardeo de 1937 e insta a Italia a admitir su responsabilidad

Economía