NAIZ.INFO
BAIONA

Argi Perurenari baldintzapeko askatasuna onartu diote baina Parisen konfinatu dute

Argi Perurena euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean irtengo da martxoaren amaieran, hamahiru urte espetxean igaron ondoren. Parisen konfinatu dute.

 

Parisko Kondenaren Aplikaziorako Epaitegiak urtarrilaren 23an onarru zuen Argi Perurena euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Fiskaltzak, ordea, helegitea jarri zuen, eta ondorioz erabakia atzeratu egin zuten.

Gaur jakin denez, helegitea atzera bota dute eta, horrenbestez, Perurena libre geratuko da martxoaren bukaeran, baina Parisen konfinatu dute.

Argi Perurenak hamahiru urte daramatza espetxean eta egun Rennesen dago. Iaz egin zuen baldintzapeko askatasuna eskuratzeko lehen eskaera, baina ukatu egin zioten, nahiz eta legeak eskatutako irizpide guztiak bete.