NAIZ.INFO
BAIONA

Atxiloketek konponbide prozesuari «kalte» egin egiten dietela adierazi du Bake Bidean mugimenduak

Bake Bidean mugimendu zibilak adierazi duenez, militante politikoen aurkako errepresioak Euskal Herriko gatazkaren konponbide prozesua «kaltetu» egiten du. Era berean, konponbidearen aldeko mobilizazioak bere horretan jarraitzen duela aldarrikatu du.

Bake Bidean mugimendu zibilak Donostiako gazteen atxiloketen harira prentsa ohar bat kaleratu du jazotakoaren inguruko bere balorazioa egiteko. Mugimenduaren esanetan, euskal gatazkaren konponbidearen aldeko mobilizazioak bere horretan jarraitzen du, «nahiz eta urte eta erdi pasa Aieteko konferentzia egin zenetik».

Oharrean, nazioarteko komunitateak nola euskal gizarteak estatuei Euskal Herriko bake prozesuan engaiatzeko dei egiten jarraitzen dutela gogorarazi du eta aldarrikapen horri batu zaio.

Era berean, militante politikoen aurkako errepresioak gatazkaren konponbideari «kalte» egiten diola adierazi du.