Ohar baten bitartez, Urtza Alkorta eta bere babesean inplikatu diren herritarrak zoriondu egin ditu Eleak mugimenduak .
«Salbuespen neurrien kontrako eta askatasunen aldeko pausu berri moduan» txalotu egin du Ondarroako ekimena.
«Beste urrats bat, baina agerikoa denez ez da nahikoa», ohartarazi dute, eta bidea urratzen jarraitzeko deia egin, «gero eta pausu jendetsuagoak, sakonagoak, desobedienteagoak eta herrikoiagoak» emanez.
Zentzu horretan, auzoz auzo eta herriz herri jazarpena pairatzen jarraitzen dutenen defentsarako babes sareak antolatzeko deia zabaldu du Eleak mugimenduak.
«Erasoek ez dute etenik, gure jarduerak ere ez du izan behar. Hurrengo hitzordu desobedientea dugu jada. Barañainen, Mikel, Xabier, Maider, Aritz, Luis eta beste guztion defentsan. Beraien babesa saretzen hasteko, maiatzaren 23an, arratsaldeko 18.00etan deituta dago jada herri batzarra Txantreako auzoan», nabarmendu dute.
Babes sare hori ehuntzen joateko helbide elektronikoa ere gogorarazi dute: mugimenduasortzen@gmail.com