Luis Goñik adierazpenak egin ditu komunikabideen aurrean Iruñeako Aske Gunea osatu eta ordu batzuetara. Arratsaldeko 18.30ak pasata, euskaraz eta gazteleraz mintzatu da Nabarreria plazan zeuden medio guztien aurrean eta oraindik «libre» dagoela azpimarratu du.
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak egindako adierazpenak izan ditu gogoan, zeinek segituan atxilotuko zutela Goñi agindu zuen larunbatean. Ildo horretan, herri baten «borondatea eta borrokarako griña» ez dagoela gelditzerik esan du eta horren adibide bezala jarri du Nabarreriako plazan eraikitako Aske Gunea.
«Elkartasunetik konpromezura» emandako pausua nabarmendu du eta eskerrak eman dizkie bertan bildutakoei. «Jendarteak desobedientziaren aldeko apustua egin du, ez dagoelako prest militante politikoak bahituak eraman ditzaten», esan du.
Iruñeako herri harresia sendotzeko deia luzatu du eta orain bi aste atxilotutako Xabier Sagardoi «Xapo» gogoan izan du ere.
![Etx_240313_857858](/media/asset_publics/resources/001/130/014/article_thumb_horizontal/etx_240313_857858.jpg)
Ángel Berrueta y su familia, reconocidos como víctimas de violencia policial
![01_la-unica](/media/asset_publics/resources/001/130/598/article_thumb_horizontal/01_La-Unica.jpg)
Ibarrola y su fregona, Los Caídos y Arrasate, principales temas de las pancartas de las Peñas
![Vial-ketamina](/media/asset_publics/resources/001/130/690/article_thumb_horizontal/vial-ketamina.jpg)
¿La ketamina, una esperanza contra la depresión? Esto dicen los estudios científicos
![Bourrier](/media/asset_publics/resources/001/130/798/article_thumb_horizontal/bourrier.jpg)
«Pruebas sólidas» apuntan al marido, exreservista, en la desaparicion de la mujer de Urruña
![Ertzaina](/media/asset_publics/resources/001/130/803/article_thumb_horizontal/ertzaina.jpg)