![‘Bateragune’ auzian zigortutako bost lagunak.](/media/asset_publics/resources/000/027/641/article_main_landscape/bateragune.jpeg)
Gasteizko Legebiltzarrak ‘Bateragune’ auzian espetxeratu zituzten bost lagunen –Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez eta Miren Zabaleta– askatasuna eskatu du.
Gaur egin den osoko bilkuran EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamena onartu dute koalizioaren eta EAJren botoekin. PSE, PP eta UPYDk aurka bozkatu dute.
Testuan Gasteizko Legebiltzarrak adierazten duenez, «bertan behera geratu behar dira politika publiko eta gardenki egitea oinarritzat hartzen duten auzi penalak» eta aipatu bost presoak «berehala askatzeko» aldarrikatzen du.
Horrekin batera, Lakuako Gobernuari eskatzen dio adierazpen hori betearazteko «behar diren gestioak egin ditzan eskuduntza duten erakundeen aurrean».
Arnaldo Otegik, Sonia Jacintok, Arkaitz Rodriguezek, Rafa Diezek eta Miren Zabaletak lau urte daramatzate preso.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)