NAIZ.INFO
GASTEIZ

2014ko Araba Euskaraz Lapuebla de Labarcan ospatuko da, ekainaren 15ean

Assa ikastolak antolatuta, 2014ko Araba Euskaraz jaialdiaren aurkezpena egin dute. Ekainaren 15an izango dute Arabako ikastolek beren egun handia, Lapuebla de Labarcan.

2014ko Araba Euskaraz jaialdiaren aurkezpena, Gasteizen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
2014ko Araba Euskaraz jaialdiaren aurkezpena, Gasteizen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

2014ko ekainaren 15a. Horixe izango da datorren urtean Araba Euskaraz jaialdia ospatzeko eguna, Lapuebla de Labarcan.

«Mugan bizi, bizi» da egun horretarako hautatu duten leloa.

Zonaldeko Assa ikastolak antolatuko du jaialdia, eta zentroak Arabako Errioxan egindako lana «euskaran eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza integral baten bitartez, orain dela hogeita hamar urte baino gehiago sortutako proiektua ezagutarazi» nahi dute.

Nabarmendu dute Assa ikastola zonaldeko hezkuntza proiektua izanda eta kontuan hartuta Arabar Errioxan ikasketa guztiak (haur hezkuntzatik Batxilergoa amaitu arte) D ereduan egiteko aukera eskaintzen duen zentro bakarra izanda, «bere egoera ekonomikoa zein pedagogikoa ziurtatu beharra daukagu».

Hortaz, Araba Euskaraz jaialdiaren bitartez, nahiz eta ikasle kopuruak gora egin duen, Assa ikastolak bizi duen egoera ekonomiko zailari aurre egiteko xedea dute, batez ere.

Horrez gain, hezkuntza eskaintza zabala bermatzeko azpiegiturak garatzeko finantziazio beharrari, urteek eraikinean eragin dituzten hondatzeei egin nahi diote aurre, eta ikastolatik kanpo euskararen erabilera sustatzeko planak finantzatu nahi dituzte.