Naiz.info
Iruñea

Sevillako presoen gose greba Nafarroako Parlamentura helarazten saiatu dira

Iruñeko San Lorenzo elizan itxialdian diren herritarrak Nafarroako Parlamentura joan dira Sevilla IIko espetxean 24 egunez baraualdian diren presoen egoeraz informatzera. Polizia Foralak ez die barrura sartzen utzi eta kanpokaldean eman dute borrokaldiaren berri.

San Lorenzo elizan itxialdian dira hainbat herritar astelehenaz geroztik. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
San Lorenzo elizan itxialdian dira hainbat herritar astelehenaz geroztik. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

24. eguna dute gaur Sevilla IIko espetxean diren presoek gose greban. Bizi baldintza duinak eskatzen dituzte borrokaldiaren bitartez eta haiekin elkartasunez, astelehenaz geroztik herritar talde bat Iruñeko San Lorenzo elizan itxialdian da.

Gaurkoan Nafarroako Parlamentura joan dira, haien egoeraren berri eman asmoz. Polizia Foralak, ordea, barrura sartzea debekatu diete eta kanpokaldean banatu behar izan dute esku artean zuten informazioa. 

Nafarroako politikariei auzi honetan parte hartzeko eskatu diete eta irtenbidea ematen saia daitezela galdegin.