![Sevillako euskal presoen alde Bilbon eginiko protesta, Gobernu espainolaren ordezkariordetzan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/042/686/article_main_landscape/20131127_sevilla.jpg)
Pernando Barrena, Joseba Permach eta Maite Ubiria Sortuko Kontseilu Nazionaleko kideek agerraldia egin dute Donostian, gaur gose greban 31 egun betetzen dituzten Sevilla II-ko euskal presoen egoera salatzeko.
Barrenak hartu du hitza, eta gogor kritikatu du espetxe horretan bizi duten «egoera basatia: mugagabeko isolamendua, etengabeko jazarpena eta mehatxuak...». Gose greban daudenekiko funtzionarioek duten jarrera «are basatiagoa» dela salatu dute, berogailuak itziali dizkietelako, mantak kendu eta ohera kateatuta izan dituztelako presoak.
Sortuk gogoratu duenez, ordea, «ez gaude egoera isolatu baten aurrean», Sevillan bizi duten egoera ehunka presori aplikatzen zaien espetxe politika «kriminalaren» beste adibide bat baita.
PP arduradun duen jokaera honek bi helburu dituela azaldu du Barrenak, Euskal Herrian gatazka politikoa irekitako aukera indarrez zapuztea, eta espainiar eskuinaren «mendeku gosea» asetzea. «Alderdi Popularrari ozen esan behar zaio: Aski da! Aski da euskal preso politikoen eskubideak egunez egun urratzeari; aski da indarkeriaren erabilen politikoa egiteari».
Era berean, euskal instituzio nagusietako ordezkariei interpelazioa zuzendu die Sortuk, «egun euskal herritar batzuen aurka burutzen ari den eskubide urraketa basati honen aurrean ezin dutelako ez-ikusiarena egin». Zentzu horretan, Iñigo Urkullu eta Yolanda Barcinari zuzenean zuzendu zaizkie, eta preso diren herritarren eskubideak errespetatzeko zer egiteko prest dauden galdetu diete.
Euskal eragile eta instituzioei egungo espetxe politikaren aurkako jarrera «argi eta irmo» bat hartzeko deia egin die Sortuk, hura delako «Euskal Herriaren aurka burutzen den eskubide urraketarik gordinena».
Azkenik, egunotan Sevillako euskal presoen alde burutzen ari diren ekimenei atxikimendua adierazi die ezker abertzaleak.
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)
La peña Sanduzelai denuncia que la Policía española le amenazó con una multa de un millón
![Loiu](/media/asset_publics/resources/001/133/476/article_thumb_horizontal/loiu.jpg)
El piloto del avión que debía deportar a Youssef se niega a despegar con el joven a bordo
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)