Denak ala inor ez dinamikaren baitan gazte andana hurbildu da gaur Soriako espetxera bertan diren euskal presoei elkartasunez. Olentzeroz jantzita, babes zein maitasun hitzak gordetzen zituzten ehunka pilota hesitik beste aldera jaurti dituztela jakinarazi du Ernaik ohar bidez.
Ekimenaren bitartez, gainera, Gobernu espainolaren «espetxe politika ankerra» salatu nahi izan dutela jakinarazi dute, baita sakabanaketarekin amaitzeko eskatzea ere. «Dispertsioak eragiten duen sufrimenduarekin amaitu behar da ezinbestean eta euskal presoak euren herritik ahalik eta gertuen behar dute eskubide osoz», esan dute.
Ildo horretan, Gobernu espainolari «arduraz jokatzeko» eskatu diote eta konponbiderantz pausoak galdegin dizkiote.
Euskal Herria
Fallece Koldo Anza, hermano de Jon Anza y extrabajador de la Real
Música
Gatiburen ‘Azken zoramena’ Gernikan izango da: etxeko giroan, kalean eta ekainaren 7an
Economía
«Esto es un mazazo; con 50 años, ¿adónde vas?», el drama de los trabajadores de BSH
Euskal Herria
Detenido el exjugador del Athletic ‘Txutxi’, condenado por traficar con 950 kilos de cocaína
Música