NAIZ.INFO
DONOSTIA

Patxi Segurola usurbildarra aske geratuko da datozen orduotan

Patxi Segurola usurbildarra aske geratuko da datozen orduotan, NAIZek jakin duenez. Atzo aldatu zuten Estremerako espetxera.

Patxi Segurolari gaur esan diote aske geratuko dela, NAIZek jakin duenez. Iralaren bukaeran atxilotu eta estraditatu zuen Estatu frantsesak eta ordutik Soto del Realen zegoen, baina atzo bertan Estremerako kartzelara aldatu zuten.

Aginagarra 2011ko otsailean irten zen Bois d'Arcyko espetxetik eta konfinatu egin zuten Autun herrian, Euskal Herritik 810 kilometrora. Zigorra osorik beteta irten zen baina atera bezain pronto bi estradizio eskaera zituela jakinarazi zioten eta konfinatu egin zuten.

Hasiera batean Versallesko Auzitegiak atzera bota zituen eskaerak baina fiskalak errekurritu egin zuen eta azkenean Parisko Dei Auzitegiak estradizioa onartu zuen.