
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Iruñeko Gobernuko eledunak «terrorismoaren aurka» egiten diren polizia operazioak onetsi ditu, «Estatu demokratiko batean lekurik ez duelako».
«Frogatu da terrorismoa herritar guztien askatasunaren etsai nagusia dela», Sanchez Muniainek esan duenez.
Barne Ministerio espainolak atzoko operazioaren berri eman ote dion galdetuta, ezezkoa adierazi du. «Kasu honetan, beste edozein herritarrek izan duen ezagutza eduki du (Gobernu nafarrak)».
Era berean, operazioa Estatuko Segurtasun Indarrena izan dela esan du eta Nafarroako Gobernuak «komunikabideen bitartez jaso ahal izan duen informazioa» daukala gaineratu.

Mundo
Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

Bizkaia
El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria

Euskal Herria
Ziklista baten heriotza eragin zuen istripua salatu eta «errespetua» eskatu dute Usurbilen

Economía
Las consecuencias económicas del rearme de Europa

Euskal Herria