![Leherketaren ondorioz hil direnen gorpuen inguruan bildu dira nigeriarrak. (AFP)](/media/asset_publics/resources/000/074/722/article_main_landscape/nigeria.jpg)
Leherketa Abujako hirigunean dagoen autobus geltoki batean gertatu da, goizeko 6.45ean, bertako hedabideek zabaldu dutenez. Ordu horretan jendez beteta zegoen geltokia eta bidaiariak autobusetara igotzeko zain zeuden.
Poliziaren bozeramaile batek esan duenez, gutxienez 71 pertsona hil dira eta 124 zauritu, baina hildakoen kopuruak gora egin lezake zaurituetako asko oso larri baitaude.
‘Premium Times’ egunkariaren arabera, hildakoak 200 baino gehiago izan litezke.
Leherketaren ondorioz hamabi autobus inguru oso kaltetuta gertatu dira.
Oraingoz inork ez du bere gain hartu erasoa. Azken egunotan, Boko Haram talde islamistari egotzitako erasoetan 200 pertsona hil dira Nigeriako ipar-mendebaldean.
Nigeriako presidente Goodluch Jonathanek hiriburuan segurtasun neurriak areagotzeko agindua eman du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Mesa_redonda](/media/asset_publics/resources/001/138/618/article_thumb_horizontal/mesa_redonda.jpg)
Música bajo la dictadura del algoritmo
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)