NAIZ.INFO
Donostia

Ekainaren 8rako spoterako irudiak Euskal Herri osoan grabatuko ditu Gure Esku Dagok

Iruñea, Bilbo, Donostia, Baiona, Gasteiz, Berriozar eta Bardeak izango ditu grabazio leku ekainaren 8rako Gure Esku Dagok osatuko duen spotak. Leku bakoitzean 100 bat herritarren parte hartzea izan nahiko luketela esan dute eta sarean izena emateko aukera ireki dute.

Giza katea Bilbon, martxoaren 29ko La Casillako ekitaldia hasi aurretik. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)
Giza katea Bilbon, martxoaren 29ko La Casillako ekitaldia hasi aurretik. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)

Herriz herri garatuz doa Gure Esku Dago dinamika eta gero eta gertuago dago ekainaren 8an ‘Gure esku bidea’ lelopean Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katea. Eguna indartzeko asmoz spot berezi bat grabatzeare ekingo diola iragarri du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak. Bost hiruburu nagusiak eta Bardeak izango ditu grabazio leku eta herritarren parte hartzea eskatu dute.

Iruñeko Labrit multimediarekin elkarlanean ari dira prestatzen promozio bideoa eta hilaren 26aren eta 30aren artean egingo dituzte grabaketak. Hiriburu lapurtarrean egingo dute lehena, Baiona ttipian eman dute zita (12.00etan) Kontseilu Orokorraren egoitzaren parean dagoen zelaian. Igandean, apirilaren 27an, Bilbon izango da grabaketa (11.00etan Guggenheim museoaren sarreran) eta hurrengo egunean Donostian (10.00etan Kursaal parean ekimenak duen egoitzan jarri dute zita).

Apirilaren 29 goizean Bardeetan egingo dituzte grabaketak eta arratsaldean Gasteizko Unibertsitate kanpusean. Azken grabaketa eguna Iruñerrian izango da, goizean hiriburuan bertan egingo dituzte grabaketak (ez dute lekua zehaztu oraindik) eta arratsalderako Berriozarren jarri diete herritarrei hitzordua.

Izena emateko epostaz eta Facebook bidez

Spota bera dinamika bezala parte hartzailea izatea nahi dutela iragarri dute eta leku bakoitzean 100 herritar inguru batu nahi dituztela. Parte hartzeko asmoa duen orok harremana@gureeskudago.net helbidera idatzi ahal du.

Twitterrez jakinarazi dutenaren arabera, Facebooken bidez ere izena eman ahal da: