Arantxa Manterola
Baiona

EEPk eta Lakuak 1,6 milioi banatuko dituzte euskara sustatzen duten eragileen artean

Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente Frantxua Maitiak, Lakuako Gobernuko euskara sailburuorde Patxi Baztarrika lagun zuela, aurtengo diru-laguntzak nola banatuko diren jakinarazi dute, gaur goizean, Baionan.

EEP eta Lakuako ordezkariak, Baionan egindako agerraldian. (Sylvain SENCRISTO)
EEP eta Lakuako ordezkariak, Baionan egindako agerraldian. (Sylvain SENCRISTO)

Bi erakundeen artean, orotara 1.600.000 euro baztertu dituzte (1.200.000 EEPk eta gainerako 400.000 euro Lakuak) euskara sustatzeko diharduten eragileen arteen jarduera eta proiektuak laguntzeko.

Diru funts horren zati handiena (1.250.000 euro) zortzi eragile nagusiei bideratuko dizkiete. Tartean dira, esaterako Seaska (360.000 euro), AEK (350.000 euro), Uda Leku (145.000 euro), Bertsularien Lagunak (55.000 euro) eta Euskal Irratiak (285.000 euro).

Gainerako 350.000 euro hainbat alorrekin (aisialdia, argitalpenak, bizitza soziala, haurtzaroa…) lotutako 66 proiektu sostengatzera bideratuko dituzte.

«Egoera ekonomiko zaila» gorabehera, iazko diru-kopuru berbera banatzea erdietsi dutela nabarmendu du Maitiak. Baztarrikak, berriz, euskarak lurralde guztietan merezi duen lekua izateko «lankidetza giltzarria» dela adierazi du.

Prentsaurrearen hasieran, biek ala biek, Aitor Renteria ‘Berria’ko kazetari zendu berria izan dute gogoan.