Oiartzunen egingo den ‘Mendira’ ekimenaren antolatzaileek urriaren 11n egun osoan zehar izango diren jardueren berri eman dute.
Goizeko lehen ordutik oinez zein korrika mendi bueltak egiteko aukera izango da.
10.00etatik aurrera, eskalada txapelketa herrikoia egingo da Madalensoro pilotalekuan.
Bazkaria eta eskalada txapelketaren finalaren ondotik ekitaldia egingo dute.
Slackline erakustaldia eta bideo emanaldiak ere izango dira.
Iluntzean «show» nagusia egingo dute, «bertso-eskalada». Irati Anda, Zuriñe Arrue, Itziar Zabala, Gorka Karapeto, Markel Mendieta eta Ander Mendieta kirolariek parte hartuko dute, eta haiekin batera izango dira Jokin Uranga, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Aiala Martin eta Aitor Sarriegi bertsolariak.