![‘Txo, Mikmak txikia’ proiektuaren aurkezpena. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/128/239/article_main_landscape/mikmaktxikia.jpg)
Itsasoa plastikozko zabortegi erraldoi bilakatzen ari dela, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak mundua eraldatzeko lanari ekingo diote, horretarako Mikmak txikia eta bere aitona Roke bidelagun hartuta.
Mundua eraldatzea eta itsasoari merezitako trataera emateko xedea duen abentura berri honetan, euskal herritarren arbasoenganaino atzerako bidaia proposatzen dute, eta Albaola Itsas Faktoriak berebiziko garrantzia izango du. Donostia 2016 hiriburutzaren baitan eraikitzen ari diren San Joan baleontziaren gainean abiatuko baitute bidaia.
Diskoaren eta ikuskizunaren aurkezpenean azaldu dutenez, 19 abesti berri dakartzate denera, harmaka lagunek idatzi eta kantatuta, eta Xabier Zabala konpositoreak onduta.
Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta edota Uxue Alberdi ohiko lagunen partehartzeaz gain, kolaboratzaile berriak bildu zaizkio azken proiektu honi, besteak beste, Kepa Junkera, Kirmen Uribe, Txuma Murugarren, Niko Etxart...
Horrez gain, Manu Chaoren kolaborazio berezia izan dute eta ‘Minha galera’ abestiaren euskarazko bertsioa egin. Chrystal Fighters taldeak ‘Maite zaitut’ kanta ingelesera eraman du.
![0702_egu_lasserre](/media/asset_publics/resources/001/132/262/article_thumb_horizontal/0702_egu_lasserre.jpg)
Las triangulares exponen las incoherencias del pacto republicano
Una superviviente de cáncer de mama lleva un año a la espera de una mamografía en Osakidetza
![Izagirre-naiz](/media/asset_publics/resources/001/132/584/article_thumb_horizontal/izagirre-naiz.jpg)
«Sasoi hasieran gosearekin nengoen baina orain zalantza asko ditut; ez dakit zer gertatuko den»
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)