Donibane Garaziko sostengu batzordeak Intza Oxandabaratzen eta Aurore Martinen egoerak salatu ditu. Lehenak auzi deia du Parisen urtarrilaren 21ean eta preso sartzeko arriskua du, bere semearengandik eta Julen Mujika aske geratu berri den bere mutil-lagunarengandik banatuz.
Aurore Martin, berriz, urtarrilaren 12tik aurrera epaituko dute Auzitegi Nazional espainolean beste 34 euskal herritarrekin batera, ezer abertzalearen aurka 2007ko urrian Seguran egin zuten sarekadaren harira. Epaiketak sei hilabete iraun dezakeela eta Martin preso sar dezaketela ohartarazi du sostengu batzordeak.
Euskal Herrian bakearen aldeko urratsak egiten ari diren bitartean halako epaiketek «ez dute lekurik», nabarmendu du. Hori dela eta, hautestsien interpelazio lana hasi dute eta horretaz gain hainbat hitzordu prestatu dituzte. Abenduaren 19an kontzertu bat egingo da Bunuzen; abenduaren 26an azken ostiral berezia izango da Donibane Garaziko Herriko Etxearen aurrean; urtarrilaren 4an antzerkia izango da Ainhize-Monjolosen; urtarrilaren 9an dokumental bat emango dute eta mintzaldia izango da Donapaleun, eta urtarrilaren 17an manifestazioa deitu dute Donibane Garazin.