Argitaratu dute Korrika 19ren ibilbidea webgunean. Martxoaren 19an Urepeletik aterako zela jakina zen. Arratsaldeko 17.30ean hasiko da Euskal Herriari bira emateko asmoz. 10 egun beranduago iritsiko da Bilbora, 12.30ean. Tartean Euskal Herriko txoko gehienak zapalduko ditu lasterketa euskaltzaleak.
Bidean, herri eta hiri desberdinak igaroko ditu lekukoak. Donibane Garazin, martxoaren 19an bertan izanen da, Maule eta Iruñea hurrengo egunean zapalduko ditu lasterketak. Baionara 21ean iritsiko da, Donostia 22an atzean utziz. Gasteizek martxoaren 28a arte itxaron beharko du eta Bilbok, azkenik, amaiera hartuko du hilaren 29an.
‘Euskahaldun’ lelopean abiatuko da Korrika 19. Lehen aldiz, Nafarroa Beheretik ekingo dio eta zazpgarrenez izango du amaiera Bizkaiko hiriburuan.