naiz
Baztan

Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren euskara plana salatu du

Baztango Udalaren euskara plana salatu du Nafarroako Gobernuak, Udalean hizkuntz irizpideak jartzea legez kanpokoa dela iritziz. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) auzi hau udal gehiagotara zabal daitekeela ohartarazi du.

Baztango udala Elizondon. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Baztango udala Elizondon. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Baztango Udalean hizkuntz irizpideak jartzea legez kanpokoa dela iritziz, Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren euskara plana salatu du. Era berean, UEMAk ohartarazi duenez, Yolanda Barcinaren Gobernuak eman dituen arrazoiak ikusita, auzia udal gehiagotara zabal daitekeela aurreikusten dute.

Zentzu honetan, gogora ekarri dute EAE-n Carlos Urquijo martxan jarri zuela bide hau: «Han abiatutako bidea indartzera dator helegite hau», adierazi dute UEMA-ko kideek. Aktak euskaraz bidaltzeagatik, hainbat udalerrik helegiteak jaso zituzten Gobernu espainolaren ordezkariaren eskutik.

Hau dela eta, astelehean, urtarrilak 26, prentsaurreko bat eskainiko dute Baztango Udalean, udal horretako eta UEMA-ko ordezkariak demandaren berri emateko helburuarekin.