Luma haurtzaindegiak espazio berria estreinatu du asteazken honetan. Abuztu bukaeran jarri zuten martxan, baina gaur inauguratu dute Baionako Balichon auzoan kokatuko den egoitza berria.
Orotara, 16 haurrei eskainiko die euskara hutsez izanen den zerbitzua, Kazetak adierazi duenez.
Luma haurtzaindegiak 8.30etik 17.30ak arte egongo da irekida, astezkenetan salbu. Bertako langileek adierazi dute haurrekin euskara hutsean mintzatzen direla eta ulertzen ez dutenean, «keinuak» erabiltzen dituztela, txikitatik euskararekin familiarizatzeko.
245 metro karratu dituen eraikuntza berria modulo ezberdinetan banatua dago. Alde batetik, hiru esparruk «logurearen eta bizitzaren espazioak» bilduko dituzte eta beste bost atal biltzen dituen guneak «ongi etorria emanen die gurasoei eta zerbitzuko langileei».