![Jafar Panahi iraniarraren ilobak hartu du saria. (TOBIAS SCHWARZ /AFP)](/media/asset_publics/resources/000/150/528/article_main_vertical/DV1964858.jpg)
Berlinale ospetsuaren 65. edizioak baditu bere irabazleak. Sari nagusia, Urrezko Hartza, ‘Taxi’ filmak jaso du. Jafar Panahi iraniarra da zuzendaria eta ez da sari banaketan izan, bere herriko gobernuak ez diolako utzi, beraz elkartasun mezu gisa hartu du askok saria.
Aurtengo saioan ziren hiru filma hegoamerikarrek saria izan dute. Epaimahaiaren sari berezia Pablo Larrain txiletarraren ‘El Club’ lanak, Patricio Guzman herrikidearen ‘El botón de nácar’ lanak gidoi onenaren saria jaso du eta Jayro Bustamante Guatemalako zinegilearen ‘Ixcanul’ lanak Alfred Bauer saria.
Zuzendaritza sariak biren artean banatu dituzte epaileek, ‘ex-aequo’. Radu Jude (‘Aferim’, Errumania) eta Malgozata Szumowska (‘Body’, Polonia) izan dira sarituak. Aktore onenaren sariak ‘45 years’ filmako protagonista parearentzat izan dira, emakumeen atalean Charlotte Rampling-entzat eta Tom Courtenay-entzat gizonezkoenean.
Lehen lan onenaren saria Gabril Ripstein mexikarraren ‘600 millas’ lanak jaso du eta ekarpen artistiko onenarena Sebastian Schipper alemaniarraren ‘Victoria’-k eta Alexey German errusiarraren ‘Pod Electricheskimi Oblakami’-k.
Laburmetrailen atalean Urrezko Hartza ‘Hosana’-k (Na Young-kil, Hego Korea) jaso du eta ‘Bad at Dancing’ Joanna Arnow estatubatuarrarenak zilarrezkoa.
Saritu guztiak eta filmen azalpenak Berlinale.de web orrian.
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)
Gasteizko Oroimen Zentroari Urrezko Domina «iraingarria eta umiliagarria» dela salatu dute
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)