Sopelako Udalak Sergio Polo herriko presoaren bakartzearen aurkako mozioa onartu zuen atzo eginiko osoko bilkuran.
Etxerat elkarteak eskatuta, EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa. Koalizioaren zazpi zinegotziek alde bozkatu zuten eta EAJko zazpiak abstenitu egin ziren. Aldiz, PSEko biek eta PPko bakarrak aurkako botoa eman zuten.
Modu honetan, Udalak Algecirasko espetxeko zuzendaritzari –hauei bilera ere eskatu zaie– eta Madrilgo Espetxe Zuzendaritzari gutun bana igorriko die, eskakizunaren berri emateko.
Testuan presoa isolatzeak izan ditzaketen ondorioez ohartarazi dute.
Zigorra
Beste alde batetik, Auzitegi Nazional espainolak 100 urteko espetxe zigorra ezarri dio preso sopeloztarrari, 1995ean Juan Jose Aliste Armadako kapitainaren aurka atentatua egitea leporatuta –beste lau pertsona zeuden militarrarekin une hartan–. Alistek bi hankak galdu zituen ekintzaren ondorioz eta horregatik milioi bat euroko kalte-ordaina ere ezarri diote.

¿Chocolate caliente o frío? Factores clave para entender la volatilidad del precio del cacao

Salvioli, exrelator de la ONU: «Es inaceptable lo que hace el Poder Judicial en este país»

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat
