Espero zen gisan, EAJ izan da alderdirik bozkatuena Bizkaiko Batzar Nagusietan, botoen %37,63 eskuratuta. Botoen %100 zenbatuta, 23 batzarkide lortu dituzte jeltzaleek, duela lau urte baino bat gehiago.
EH Bildu bigarren indar bozkatuena izan da, %18,86 bilduta. Hala, 11 batzarkide lortuko lituzke, aurreko legealdian baino bat gutxiago.
Indar handiz sartu da Podemos, 80.000 boto baino gehiago bilduz (%14,53), hirugarren postua eskuratuta. Sei batzarkide izango dituzte.
PSEk eta PPk nabarmen egin dute atzera. PSEk ia 30.000 boto galdu ditu (%12,45 lortu du, aurreko legealdiko %16,68aren aurrean) eta zazpi ahaldun izango ditu.
Duela lau urte jasotako 80.226 botoetatik, 46.121era jaitsi da (botoen %8,20 lortu du). Zituen 8 batzarkideetatik lau baino ez ditu eskuratu.
Irabazi ez da Batzar Nagusietan sartu.