Aingeru Cardaño preso ohiari hiru urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak 2001eko kale eraso batengatik. Taupaka sortzaileen elkarteak egin du salaketa, izan ere, Cardaño Solte musika taldeko gitarjolea da.
Gogoratu dutenez, santutxuarraren kontrako auzia aske geratu eta gutxira abiatu zuen Auzitegi Nazionalak. Cardaño 2007an atxilotua izan zen Donibane Garazin eta 2013an beste kale eraso batengatik absolbitua izan ondoren aske geratu zen. 2014ko azaroan berriro epaitu zuten, zigortua izan den azken prozedura honengatik.
Sumario berean Aitor Fernandez ‘Piol’ indautxuarrari ezarritako zigorra salatu du Kirruli Kultur elkarteak. Lehen ere zazpi urte espetxean eman zituela salatu dute eta erabakiak «konponbidea bilatu baino egoera politikoa nahastea eta sufrimendu gehaiago eragitea» duela helburutzat. Azken honen kasuan kontzentrazioa deitu dute Indautxun astelehenean 20.00etan Kirruliren txokoan.