NAIZ
BILBO

Bizkaiko Batzar Nagusien osaketa abian, batzarkideen herena baino gehiago akreditatuta

Bizkaiko Batzar Nagusiak eratzeko egutegia abian da, behin batzarkideen herenak euren akreditazioak jasota. Ana Madariaga Batzar Iraunkorreko lehendakariak aste bat dauka orain bilkura deitzeko.

EAJren batzarkideak akreditazioa hartzen. (EAJ)
EAJren batzarkideak akreditazioa hartzen. (EAJ)

Bizkaiko Batzar Nagusiak eratzeko prozesua abian, batzarkideen herenak baino gehiagok akreditazioak egin eta gero. Podemos eta PPk akreditatu zituzten aurreko asteazkenean eta gaur gauza bera egin dute EAJren 23 batzarkideek. Honekin, lehen bilkura deitzeko beharrezko zenbakiak osatu dira.

Behar beste batzarkide izanda, Ana Madariaga Batzar Iraunkorreko lehendakariak Bizkaiko Batzar Nagusien hamargarren agintaldiko lehenengo Batzar Nagusirako deia egin beharko du, eta hau, gehienez, zazpi eguneko epearen barne.

Eraketa batzarrerako prozedurea ez da aldatu araudi berrian. Batzar Iraunkorreko idazkarietako batek deia egingo die batzarkidetasunaren akreditazioa aurkeztu dezaten. Jarraian, batzarkiderik zaharrenak Adineko Mahaiaren mahaiburutza hartu eta adinez bere ondorengoak diran biei dei egingo die Adineko Mahaiaren lehendakariorde izan daitezen eta bi gazteenei, idazkari izan daitezen, behin-betiko Mahaia izendatu arte.
 
Aldiz, lehendakaria hautatzeko, batzarkide bakotzak izen bakar bat idatziko du txartelean eta gehiengo osoa jasotzen duena izango da lehendakari.

Gipuzkoan ere, iragan ostiralean jarri zen martxan Batzar Nagusiak osatzeko egutegia eta arautegiak biltzen duenez, 15 egunetan hau osatzeko bilkura ospatu beharko dute.