![Jorge Fernández Díaz asiste a una cumbre de ministros del Interior en Alemania. (Arno BURGI / AFP)](/media/asset_publics/resources/000/185/572/article_main_landscape/jorge.jpg)
Sabino Cuadra diputatuak Jorge Fernandez Diazen agerraldia eskatu du, Nafarroako Gobernua baldintzatzeko asmoz «prebarikazioa» egin duela salatuz. «ikuspuntu juridiko huts batetik, Barne ministroak prebarikazio nabaria egin du. PPren alderdi interesak jarri ditu foru eskumenen gainetik, Nafarroako instituzioen eskakizunaren gainetik eta trafikoaren nahiz espetxeen kudeaketak dakartzan betekizunen gainetik, eta hori botere-abusu nabaria eta indarrean dagoen legediaren erabilera makurra da inolako zalantzarik gabe», adierazi du.
Era berean, nafar Gobernu berriaren burujabetza baldintzatzeko «PPren gobernua xantaiarik zakarrena» erabiltzen ari dela gehitu du.
Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuko Barne kontseilari izendatu ondoren Jorge Fernandez Diazek aste honetan egindako adierazpenak izan ditu gogoan Amaiurreko diputatuak Izan ere, ministroak esan zuenez, izendapen horrek «erabat aldatzen du lankidetza eszenatokia» eta horren harira Nafarroari ez zaio espetxe eskumena transferituko eta trafikoaren arlokoak ere ez zaizkio handituko. «Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren presentzia eta hedapena orain arteko berdina izango da gutxienez, edo agian handiagoa», gehitu zuen.
Horri dagokionez, Cuadraren esanetan «haren helburua ez da dagoeneko existitzen ez den indarkeria baten aurka borrokatzea, baizik eta gure herria Madrilgo politika zentralistaren menpe jartzea». Diputatu subiranistaren iritziz, «ministroaren jokaera frankismoaren garaiko Gobernazio ministroen jokaeratik gero eta hurbilago dago, ministro haiek elkar hartze makurrak, masoneriak eta Moskuko urreak ikusten baitzituzten nonahi».
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Topa](/media/asset_publics/resources/001/133/695/article_thumb_horizontal/Topa.jpg)
Topa, senideei aitortza egin eta etxeratzearen aroa irekitzeko
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)
La lluvia respeta el multitudinario Txupinazo lanzado por Duguna
![15_encierro07](/media/asset_publics/resources/001/133/861/article_thumb_horizontal/15_encierro07.jpg)
Dos toros de La Palmosilla de paseo por la plaza alargan el primer encierro hasta los 4 minutos
![Ertzaina](/media/asset_publics/resources/001/130/803/article_thumb_horizontal/ertzaina.jpg)