Bilboko konpartsek Aste Nagusiko jaien baitan eman den indarkeria sexista kasu bat salatu dute. Azaldu dutenez, igande goizaldean adingabeko «emakume bat bortizki jipoitua izan zen», bere bikotearen eskuetan, adingabekoa ere. Ohar baten bidez jakinarazi dute inguruan egon ziren pertsonen artean «gaztea menderatzen» saiatu zirelata eta horren ostean Udaltzaingoa iritsi eta atxilotua izan zen.
Honen aurrean, «jaia leku segurua eta erasoz askea izatea» nahi dutela adierazi dute. «Edozein motako matxismo, sexismo, homofobia, lesbofobia edo arrazakeria jokaera ez da onartuko jai gunean. Bereziki uste dugu emakumeek jaiaz eta espazio publikoaz gozatzeko eskubidea daukagula inork gogaitu barik», azpimarratu dute.
Eraso sexista honetaz gian, «hainbat egoera salagarri» ere ematen ari direla gaineratu dute. «Berriro azpimarratu beharra dugu aktiboki erantzuna ematea eta esku-hartzea ezinbestekoa dela erasoak ekiditeko».
Gertatutako egoera salatzeko, gaur, 18:00ean Arriagan elkarretaratzea burutuko dute, eta 00:00ean, konpartsek musika eten eta kazerolada bat burutuko dute txosnetan.