NAIZ
BILBO

Athleticek Vila-real izango du aurkari Kopako final zortzirenetan, eta Eibarrek Las Palmas

Kopako final zortzirenetako zozketa eginda, Athleticek Vila-real izango du aurkari eta Eibarrek, aldiz, Las Palmas taldea. Joaneko partidak urtarrilaren 6an jokatuko dira eta itzulikoak, 13an.

Cuadro de emparejamientos difundido por la Federación española de Fútbol.
Cuadro de emparejamientos difundido por la Federación española de Fútbol.

Futbol Federazio espainolaren egoitzan egin dute Kopako final zortzirenetarako zozketa, eta bertan bi talde daude.

Alde batetik, Athleticek Vila-realen aurka jokatuko du. Joaneko partida San Mamesen izango da, urtarrilaren 6an eta itzulikoa astebete beranduago jokatuko da, 13an.

Eibarrek ere etxean jokatuko du kanporaketa honetako lehen partida, Las Palmasen aurka.

Hortaz, horrela gelditu dira fase honetako partida guztiak:

Athletic - Vila-real

Eibar - Las Palmas

Bartzelona - Espanyol

Valentzia - Granada

Mirandés - Deportivo

Kadiz - Celta

Betis - Sevilla

Rayo - Atlético