NAIZ
A CORUÑA

Ezin, aurten oso indartsu dabilen Deportivoren aurka

Partida amaitzeko hogei minutu pasatxo falta zenean bat gehiagorekin geratu da Eibar, 1-0 galtzen eta zuzperraldia etorriko ote zenaren esperantza piztu da. Bigarren egin du, ordea, berehala Arribasek eta akabo esperantzak. [Estatistikak eta sailkapena]

Ez zen gaurkoa, ziur aski, denboraldi hasieratik erakutsitako bolada onari berriz ere heltzeko partidarik egokiena. Indartsu ekin dio Deportivok Ligari eta armaginek ezin izan dute ezer onik atera A Coruñatik.

Lehen zatia amaitzerako egin dute galiziarrek euren gola (Lucas Perez), izan behar ez lukeen penalti baten bidez. Partida amaitzeko hogehi minutu falta zirenean bigarren txartel horia ikusi du Deportivoko Luisinhok. Momentu ona zen zuzperraldia ekin eta Galizatik punturen bat lortzeko. Baina, ia konturatzerako bigarren gola egin du Arribasek Deportivorentzat.

Kale gaur beraz, sailkapenaren erdian lasai oraindik eta berriz goiko postuei begira jartzeko aukera bikaina izango du Eibarrek urtea amaitzerako, hilaren 30ean, Gijongo Sportingen aurkako partidan Ipuruan.