Alicia haurraren aldeko hileta elizkizuna Hontoria del Pinar herriko elizan egin dute eta hirurehun lagun inguru bildu dira, Efe agentziaren arabera.
Senide eta gertukoez gain, hainbat agintari izan dira elizkizunean, horien artean Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Hedabideei eginiko adierazpenetan, haurraren familiari elkartasuna adierazi dio eta emakume eta haurren eskubideen defentsa egin du.
Aliciaren amak, Gabrielak, Gurutzetako ospitalean jarraitzen du. Bere egoerak hobera egin du eta atzo Zainketa Intentsiboetako Unitatetik gela arrunt batera aldatu zuten.
Umea leihotik bota zuen 30 urteko irakaslea, Daniel Montaño, Zaballako espetxean sartu zuten herenegun.