Arnaldo Otegiren askatasuna ospatzeko irrifarre kolektiboa irudikatu nahi duen ekitaldiak atxikimendu ugari jaso ditu nazioartetik eta horietako batzuk entzuteko aukera izango dituzte Belodromora hurbilduko diren herritarrek.
Sinn Féin-eko presidentea den Gerry Adams; Hego Afrikako presidente ohi eta ANCko kide Kgalema Motlante; Jose Manuel Zelaya, Honduraseko presidente ohia; eta Cuauhtémoc Cárdenas, Mexikoko presidentetzarako hautagai ohia eta Mexiko DF-ko alkate izandakoaren hitzak entzungo dira Donostiako ekitaldian.
Aldi berean, Palestinako FDLP, Kurdistango HDP edo European Free Alliance-en mezuak ere entzungo dira. Basque Friendship-ak eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak ere ongi etorria eman diote Arnaldo Otegiri.
Logroñon eta Elgoibarren egindako harrera ekitaldietan Arnaldo Otegik aitzat hartu zituen nazioek ere bereko tokia izango dute Anoetan. Asturies, Galiza, Paisos Catalans, Aragoi, Gaztela eta Andaluziatik heldutako ordezkariak izango dira Donostian. Galizatik BNG eta A Nova Irmandade Nacionalista alderdiek ordezkariak bidaliko dituzte, baita Paisos Catalans-eko CUP eta ERC erakunde politikoek ere.