Leioako Umore Azokak maiatzaren 19 eta 22 bitartean ospatuko da. Bertan 50 konpainiak hartuko dute parte, 19 Euskal Herritarrak direlarik eta haietako batzuk, lehen aldiz, Leioa bertakok izango direlarik. Jakinarazi dutenez, 424 konpainien eskaera jaso dute.
Gaur Bilboko Rekalde aretoan egindako aurkezpenean azaldu duten moduan, 54 ikuskizun erakutsi eta 125 emanaldi eskainiko dituzte, hauetako 21 erabateko estreinaldiak izango dira. Euskal Herriko konpainiez gain, espainiar eta frantziar Estatuko talde ugari ere bertaratuko da, baina baita ere Japonia, Korea, AEB edo Basilgo proposamenetaz gozatzeko parada ere ez da faltako.
Ana Lopez Asensio azokako zuzendariak azaldu duenez, Umore Azoka «jaialdia da, festa da eta azokaada». Honela 200 bat profesionalen topaleku izan nahi du. Era berean, sorkuntzari babesa eman nahi izan diote eta azokak hainbat talderi egoitzak egin eta entsegatzeko lekuako eskaini dizkiete.
Hau guztia aurrera eramateko, 26 kokagune eta 16 espazio eszeniko prestatuko dituzte.