NAIZ
IRUÑEA

Maiatzaren 19 eta 22 bitartean kirol jardunaldi transfeministak ospatuko dituzte Iruñean

Kirol jardunaldi transfeministak ospatuko dituzte Iruñean maiatzaren 19tik 22ra. Asteburu horretarako hainbat ekimen prestatu dituzte, hala nola kirol saio, hitzaldi eta herri bazkari zein afariak.

«Feminismoetatik errestitentzia eraikitzen» lemapean, Iruñeak Kirol jardunaldi transfeministak hartuko ditu maiatzaren 19tik 22ra. Lau egunetan, hainbat jarduera prestatu dituzte Txoko Feministan, Zabaldin eta Curia kaleko gune transfeministan.

Maiatzaren 19an, ostegunarekin, ekingo diote jardunaldi hauei eta hasiberrientzako rugbyarekin hasi ere. Ostiralean, aeroboxinga, euskal dantzak eta dantza tribala ere praktikan jarrko dute. Baina honetaz gain, heteropatriarkatuak kirolan duen eragina eztabaidatuko duen hitzaldi bat ere prestatu dute. Honi guztiari afari begano batekin emango diote amaiera.

Larunbat goizerako, zumbatoia prestatu dute eta bazkarian indarrak hartu aurretik, herri kiroletan ere arituko dira. Behin indarrak berrituta, eskalatzera irtengo dira batzuk eta beste batzuek ‘Kirola ikuspuntu transfeministetatik birpentsatzen’ mahai-inguruan parte hartu ahal izango dute.

Iganderako aldiz, «patxanga edo hil» ekimena utzi dute, eta futbolean, saskibaloian eta eskubaloian arituz jarriko diote amaiera jardunaldiei.