NAIZ
IRUÑEA

‘Gazte boterea eraikiz’ jardunaldiak ospatuko dituzte Iruñean maiatzaren 30etik aurrera

Iruñerriko gazte talde ezberdinek ‘Gazte boterea eraikiz’ jardunaldiak antolatuko dituzte maiatzaren 30etik ekainaren 11ra. Bertan «auzo eta herrietako gazte boterearen artikulazioan aurrera egiteko bidea argitzea» dute helburu.

‘Gazte boterea eraikiz’ jardunaldien kartela.
‘Gazte boterea eraikiz’ jardunaldien kartela.

Maiatzaren 30etik ekainak 11 bitarte, kolektibo ezberdinek eztabaidarako, formakuntzarako eta hausnarketarako hamabostaldia antolatu dute nafar hiriburuan. Ohar baten bidez adierazi dutenez, «auzo eta herrietako gazte boterearen artikulazioan aurrera egiteko bidea argitzea» dute jomuga. Jardunaldi hauen bidez, «gazte boterearen eraikuntzan aurrrerapausoak emateko beharra» nabarmendu dute.

Azken urteetako krisiak gazteengan izan duen eraginaren gainetik, «borroka oparoetako urteak» izan direla azpimarratu dute. «Bide horretan akontzen jarrraitu nahi dugu, beharrezkoa delako, gaur egun inoiz baino gehiago elkartasun sareak, elkarlana, autogestioa edo alternatiben eraikuntza lehentasunezkoak direlako». Hau dela-eta «hazi errebelde txikiak» landatzen jarraitzeko hautua berretsi dute.

«Jada martxan diren borrokak indartzeko eta etorriko direnak pizteko, ezinbestekoa zaigu eztabaidarako eta hausnarketarako espazioak sortzea, gure auzo eta herrietako dinamikak hauspotzeko eta haien arteko saretzea emateko, kontrabotere espazio ezberdinen arteko konstelazio emantzipatzaile handia eraikitzeko bidean, herri boterea eraikitzeko bidean», gehitu dute.

Honela, gzteriari jardunaldi hauetan parte hartzeko dei egin diote.